Azala eta Artium 100 lagunen bila, Vitoria-Gasteizko gizartearen eta gizon-emakumeen atlasa irudikatzeko

Gasteiz Atlasa performancearekin hiriaren paisaia kolektibo bat marraztu nahi da, lanbide, genero, adin eta kolore guztietako pertsonak «esperientzia zoragarri eta berezi» baterako elkartuz. Ana Borralhok eta João Galantek sortu eta zuzendurik, beste hiri batzuetan aurkeztu da dagoeneko, Lisboan, Helsinkin, Basilean eta Rio de Janeiron, besteak beste. Proklamaren 5. edizioaren parte da Gasteiz Atlasa, Azalaren eta Artiumen arteko lankidetzatik sortutako arte bizien programa.

Azala Kreazio Espazioa eta Artium Museoa ehun lagunen bila dabiltza Gasteiz Atlasa egiteko, hiriko gizartearen eta gizon-emakumeen mapa irudikatuko duen talde-performancea. Genero, lanbide, adin eta kolore guztietako pertsonak behar dira, gure hiriko gizartearen irudi garaikide, anitz eta integratzailea osatuko dutenak. Ez da beharrezkoa antzezpenean esperientziarik izatea, bai, ordea kezkak, ametsak eta nahiak taldean partekatzea «gizarte-inguru ahalik eta alaiena sortze aldera». Munduko zenbait hiritatik igaro ondoren, iritsi zaigu Atlas Vitoria-Gasteizera. Izena emateko epea zabalik dago jada interesatuentzat, prestakuntza-lantegietan, probasaioetan eta performancearen aurkezpenean parte hartzeko (aurkezpena ekainaren 26an izango da Artiumen). Guztia, Ana Borralho eta João Galante Atlas-en sortzaileen zuzendaritzapean. Izena emateko bidali mezu bat proklamar@gmail.com-era edota deitu 678989200 telefonora.

Ana Borralho eta João Galante portugaldar artistek sortu eta zuzendutako Atlas performancea egiteko ehun lagun behar dira. Edozein esparrutan gara dezakete beren lanbide edo eginkizuna: etxeko lanetan, hezkuntzan, segurtasun indarretan, boluntariotzan, garraio publikoan, kazetaritzan…, batzuk aipatzearren. Guztien artean hiri bateko gizartearen eta gizon-emakumeen irudikapen konplexuaren mapa osatzen dute. Lisboan, Helsinkin, Rio de Janeiron, Basilean, Bilbon eta Ternin arrakasta handiz aurkeztu ondoren, Vitoria-Gasteizera dator, irudikapen askotarikoena eta integratzaileena erakusteko asmoz, «era guztietako lanbideak dituzten pertsonen paisaia bat, gizartean duten tokia aldarrikatuz, nahiz bakarka, nahiz taldean; gizon-emakumeen irudikapen garaikide bat, gizartean betetzen duten rolaren edota eginkizunaren bidez».

Vitoria-Gasteizko gizon-emakumeen atlas hau egiteko, Artiumek eta Azalak ehun lagun bildu nahi dituzte, egoera pertsonal eta profesional ahalik eta ugarienetakoak; ez da beharrezkoa antzerkian esperientziarik izatea baina, ori bai, taldearekin beren kezka, amets eta nahiak partekatzeko borondatea izan behar dute, gizarte-esparru kritiko eta baikor bat sortze aldera. Interesatuek denbora izan beharko dute zazpi egunez, egunean hiru orduz, lantegi batean, probasaioetan eta jendaurreko aurkezpenean parte hartzeko. Gasteiz Atlasa ekainaren 26an arkeztuko da Artiumen, 21.30ean, eta guztia Borralhoren eta Galanteren zuzendaritzapean egingo da.

Azalatik esan digutenez, «gonbidatzen zaituztegun esperientzia txeraz betea, sakona eta aberasgarria da: zazpi egunez 100 lagun elkarrekin lanean, Vitoria-Gasteizko gizon-emakumeen atlasa egiteko. Performancea ere, egunak luzeak eta gauak laburrak direnean aurkeztuko dena, esperientzia zoragarria eta berezia izango da».

Joseph Beuys-ek arteari buruz proposatu zuenari jarraituz (La rivoluzione siamo noi lanean, edota «Everyone is an artist» esan zuenean), arteak gizartean duen eginkizun aktiboa aldarrikatzen du Atlas-ak. Portugaleko haur-kanta tradizional baten letran inspiratuta dago performancea: «Se um elefante incomoda muita gente, dois elefantes incomodam muito mais». Errepika hori aldatuz doa eta ondokoen antzeko mezuak sortuz: «etxekoandre bat kezkatuta egotea eguna amaitzean guztiok berdinak ez garela ohartzen delako pixka bat gogaikarria gertatzen bada, bi etxekoandre kezkatuta egotea eguna amaitzean guztiok berdinak ez garela ohartzen direlako are gogaikarriagoa gertatzen da», edota «bigarren hezkuntzako irakasle bat, begietara arretaz begiratuz bestearekin komunikatzen saitzen dena pixka bat gogaikarria gertatzen bada, bigarren hezkuntzako hiru irakasle, begietara arretaz begiratuz bestearekin komunikatzen saiatzen direnak are gogaikarriagoak gertatzen dira», bi adibide posible aipatzearren.

Ana Borralho eta João Galante 2002an hasi ziren elkarrekin lanean. Hona harrezkero egin dituzten lan batzuk: Mistermissmissmister (2002) I love you (2003) No body, never mind, 001 (2004) Sexy MF (2007), Gritos de artistas (2010) eta Só há uma vida e nela quero ter tempo para construir-me e destruir-me (2015). 2004an hasita, nazioarteko jaialdietan erakutsi dira. Borralhok eta Galantek arte performatzaileen Verão Azul jaialdia zuzentzen dute.

www.artium.org

Artium_VG_fondoMC_MC

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s