[Kortxeak & krispetak] Rocka lorategian eta harresian

uztailak-17-300x245
Gaurko egunak rocka du ardatz. Falerina lorategian Peachy Joke taldeak joko du 21:30ean. Taldea eta antolakuntzari ez dagokion arrazoiak direla eta Unclose taldeak azkenean ez du joko.
00:00etan Control filma proiektatuko da harresian. Eguraldi txarra egitekotan filma karpan eskainiko da.

Peachy Joke
PEACHY-JOKE-2-300x199
Haurrak zirela, eskola garaiak elkartu zituen ‘Lemy’ (ahotsa eta gitarra), ‘Bop’ (bateria), ‘Lou’ (gitarra) eta ‘Gere’ (teklatua) Tolosan, eta eskolak batutakoa musikak sendotu zuen. Bartzelonan bizitokia duen talde honek bere doinuak astinduz eta furgonetari kilometroak eginez doa aurrera, ‘Kindergarten’s Flight’, ‘Asian Tiger Mosquito’ eta ‘The Papas & The Mamas’ lanak motxilan.

Control
Control
Control 2007an Anton Corbijinek zuzendutako pelikula da. Filmak, post-punk musika egiten zuen Joy Division taldearen abeslari izandako Ian Curtisen bizitza hurbiltzen du. Curtisen emazte ohiak, Deborah Curtisek idatzitako “Touching from a Distance” memorietan oinarrituta dago.

Kortxeak & krispetak uztaileko lehen hiru ostiraletan, uztailak 3, 10 eta 17, musika eta zinema uztartuko dituen zikloa da.
Arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Sarrera librea da.

jardín de falerina lorategia
jimmy jazz gasteiz

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s