Mahaia_tik: Arabako kulturaren erailketa

Arabako kulturaren erailketa:

Mahaia_tik, Arabako Kulturaren Mahai Sektorialetik, 2016. urterako erakunde publikoek kultur arloaz ematen ari diren aurrekontuen gaineko proposamen eta iritzien aurrean gure etsipena – ez bada ukapena- adieraztea nahiko genuke. Behin-betikoak ez direla jakin badakigun arren, eta oraindik tentuz ibili behar garela argi izanda, ezin dugu gure kexka sentimendua saihestu. Espero dugu, beraz, ameskeria besterik ez izatea.

Orain arte adierazitakoari kasu eginez gero, Araba eta Gasteizko kulturarentzako etorkizun murriztaile baten aurrean aurkitzen gara. Gure lurraldean jarraitzen dugu entzuten behin eta berriz diskurtso ofizial bera, beste esfera batzuetatik igortzen denarekin kontrastatu egiten duena, izan ere, ikusten baitugu beste lurralde eta esparru hurbiletan guztiz kontrakoa aipatzen dela. Solasaldia orain dela 5 urtetik hona antzekoa da zentzu horretan, “ez dago dirurik kulturarentzat” alegia; baina etengabeko kantu honetaz gain, gauzek horrela jarraitzen badute, ardurak eta azalpenak eskatu beharko dira. Gogoratu behar da 2008. urtetik EAEko administrazio publikoen kulturarako gastuek %15eko beherakada izan zutela, eta gure lurraldean %50a gainditu dutela. Errealitate hau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzak berak onartu du, kultur esparruan Araba “ahaztutako probintzia” dela adieraziaz. Gure erakundeek – estatu mailakoa, Euskadikoa, Arabarra eta Gasteiztarra – azken urteotan kulturari eragindako kalteari buelta emateko neurri eta plangintza zehatzetan pentsatu beharko lukete.

Nabari dezakegu zerbait txarto egiten ari dela aurrekontuak modu bidezko eta orekatu batean egin ezin direnean, eta itxaropen ezaren pisu guztia Arabak jasan behar izaten duenean. Dena txarto dagoela esan arren, ezin izango digute konbentzitu haien esku dagoen guztia egiten dutelaz, txunditurik begiratzen baitiegu aurrekontu zirriborroetan aurkezten diren baliabideen kudeaketari. Arabaren “Kulturaren erailketaren” ardura, hutsalkeria, itxuarakeria eta ikuzkizunari premia ematen diotenek izango dute.

Horregatik, gai honetan tematu beste erremediorik ez dugu. Kultura zerbitzu publiko eta soziala da, eta nortasuna, pentsamendu kritikoa, kohesioa eta gure onurarako hainbat balore positibo eragiten ditu. Gaur egun bizi dugun egoerari aurre egiteko balore horiek inoiz baino garrantzitsuagoak dira, Arabako garapen sozial eta ekonomiko egokiari begira. Hala ulertzen da beste komunitate askotan eta horrela onartu eta jasotzen du UNESCO-k adibidez. Ezin da Arabako kultur esparrua beste urte betez bizi duen hondamendi egoera horretan utzi. Inondik inora ez. Bere biziraupena bermatuko duen ekarpen bai morala, bai ekonomikoak beharrezkoa dira. Hori ez egiteak utilitarismo eta espekulazioan jarraitzea suposatuko luke, gizartea elkartasun balore positiboetatik aldenduz. Balore horiek, bide batez, berriketarako eta aurrerapenerako espazioak eragiten dituztenak dira.

Mahaia ez da kudeaketa-talde bat. Daukan interes bakarra da kultur garaikidearen defentsa hiritargoaren giza kontzientzi kritiko baten eraikitzaile bezala; ez du, beraz, erakundeen aurrean bere burua kolaboratzaile edo aholkulari gisa eskaintzen, baizik eta erreakzio aktibo, propositibo eta negoziatzaile modura, Arabako kultur baldintzen duintasuna bermatzeko prozesuan.

Ez iezaiozue Arabako Kulturaren Sektorearen larritsaun honi uko egin, zuen eskuetan baitago Arabaren eta Euskal Herriaren kulturaren duintasuna.

Sorkuntza Garaikiderako Arabako Kultur Mahai Sektorialaren Behin-behineko Kontseilua (Mahaia)

mahaiaaraba.wordpress.com

mahaia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s