Jimmy Jazz (Gasteiz): McONAK + SKAKEITAN · Urtarrilak 22 Ostirala · Viernes 22 Enero

mcanak-skakeitan-1
McONAK + SKAKEITAN
Urtarrilak 22 Ostirala
Ateak: 20.30
Viernes 22 Enero
Puertas: 20.30

7 eur + gastuak / 10 eur
Jimmy Jazz Gasteiz www.jimmyjazzgasteiz.com
Coronación de la Virgen Blanca, 4, 01012 Gasteiz · Araba
Tickets: VSD / DNA Komertziala Bulegoa / jimmyjazzgasteiz.com / musikaze.com
Erosi zure sarrera/Compra tu entrada

 
McONAK: 2012ko uztailean, McEta izeneko beraien lehen lana argitaratu zuten. Lan hau jendeari aurkezteko, 40 kontzertutik gora eskeini zituzten Euskal Herri osoan zehar.
2013ko udan, Ruben (soinua) elkartu zen taldera. Honek, taldearen soinua aberastu eta indartzea lortu zuen. Ondoren, estudioko beraien lehen lan luzea etorri zen, Piraten Matxinada izenekoa. Lan hau 2013ko Durangoko diska eta liburu azokan aurkeztua izan zen.
2013-2014 urteetan, 55 kontzertutatik gora eskeini zituzten Euskal Herri luze eta zabalean barrena.
2014 urteko Kalera Rock jaialdi erraldoiaren abestia egiteko parada izan zuten.
2014-ko Urritik taldea bere estudioko bigarren lan luzea prestazen aritu da eskenatokietatik jeitsita. 2015-eko Udan grabatu da “Galarrena” izeneko lana Mungiako Muxikon eta Aulestiko Altxatune estudioetan “Txortx” eta “Pitu” Etxebarrieta anaien eskutik.
Hamabi abestiz osotutako lan hau 2015-eko abenduan Argitaratu da Durangoko liburu eta diska Azokarekin batera. Taldea “Galarrena”-ren aurkezpen birarekin bueltatu da eskenatokietara.

 
SKAKEITAN: 2008 urtean sortutako talde hau hasieratik ibili da geratu gabe herriko festa, gaztetxe eta bestelako kontzertuak emanaz. Honekin batera, beren abestiak konposatzean Skakeitan (2010) maketa argitaratu zuten, estudioko beren lehen esperientzia izango zelarik. Taldearen izaera, ordea, ez zen guztiz definitu bere lehen diskoa atera zuten arte, Ahots gabekoen ahotsa (2012).
Handik aurrera, Bad Manners, Talco, La Pegatina, Itziarren semeak, Vendetta, Ze esatek, Zea mays, 3gabe2, Betagarri, Glaukoma, Arkada Social eta beste hainbat talderekin batera jotzeko aukera izan dute, Manu Chao handia ahaztu gabe, Donostiako Piratek antolatutako ekimen bati esker Zurriola hondartzan (Donostia) jotako kontzertuan.
Skakeitan musika taldeak amaitu berri du Ahots gabekoen ahotsa (2012) diskoaren bira homonimoa. Honi esker, Euskal Herriko geografiako hainbat leku bisitatzeko aukera izan du, musikari bezala hazi eta haien musika ahalik eta gehien zabaltzeko saiakera eginez.
Bira honek ekarri dizkien momentu ahaztezin hauei eutsita, gogotsu daude beren lan berria entzulegoarengana iritsi eta proiektu honekin aurrera jarraitzeko inongo mugarik jarri gabe.
Aurtengo Irailaren 29an Usurbilgo Higain Estudioetan sartu ziren haien bigarren diska izango dena grabatzeko asmoz, aldi berean crowdfunding egitasmoaren bitartez diskoaren finantzaketa kolektibo baten babes ekonomikoa lortu zutelarik. Ekimen hau aurrera eramateak are gehiago indartu dituelarik jendearen babesa eta konfiantza beraienganaino iristeko.
Skakeitan bueltan da orain. Bere bigarren diskoa aurkeztu berri dute Orekariak (2014) izenburupean. Berriz ere Haritz Harreguyren eskutik aritu dira Higain estudioetan buru-belarri lan berria osatzen duten hamar abesti hauek grabatu eta nahasten.
Orekariak tour hastear dago eta taldekide guztiak gogotsu eta energiaz beteta aurkezten zaizkigu zuzenekoa defendatzeko eta dagoeneko baieztatu dituzte bira hau osatuko duten lehen datak.

jimmy jazz gasteiz
losvicios 250x500 2 copia
círculo-logo-siberia-copia
LOVAINApromo2015marzo

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s